Azaroaren 20an Legazpiko Udaleko Bozeramaileen batzordeak, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazionarteko Eguna aldarrikatzea erabaki zuen.
Legazpiko Udalak herritar eta gure herriko gizarte-erakundeetako ordezkari guztiak gonbidatzen ditu deitutako Emakumeen Aurkako Indarkeria Ezabatzeko mobilizazioetan parte hartzeko. Gaurtik hasita eta azaroaren 30a arte Udaletxea morez argiztatuko da.