Beste behin ere, gaur, azaroak 22, irregulartasunak antzeman dira udalerriko hainbat puntutako hondakin-biltegietako lurzoruetan. Legazpiko Udaletik gogorarazi nahi dugu jokabide horiek, gizalegearen aurkakoak izateaz gain, salagarriak direla eta, zentzu horretan, gogorarazten dugu badagoela hondakinak birziklatzeko guneetan zaborren uztea arautzen duen araudi bat. Araudi horretan azaltzen denez, ostegunetan, 21:00etatik aurrera, tamaina handiko tresnak utz daitezke bilketa-guneetan, baina guztiz debekatuta dago bestelako hondakin birziklagarriak lurrean uztea, horretarako edukiontziak prestatutako baitaude.
Herritarrei eskatzen zaie araua betetzen ez dela ikusten dutenean Udaltzaingoari abisatzeko, neurri egokiak har ditzaten.
GOGOAN IZAN:
NAHITAEZKOA DA hondakinak bereiztea eta dagokion edukiontzian uztea. Debekatuta dago zabor-poltsak lurrean uztea!
Utzi zati organikoa edukiontzi marroian, BETI poltsa konpostagarriak erabiliz. Ez erabili INOIZ plastikozko poltsarik.
Poltsa konpostagarriak doan eros daitezke Gizarte Etxeko eta Laubideko makinetan.
Txartelak edukiontzi marroia eta grisa irekitzeko balio du, baita makinan poltsa konpostagarriak lortzeko ere. Txartela galdu baduzu, beste txartel bat lor dezakezu Herritarren Arretarako Bulegoan. Doan da.