Euskararen Nazioarteko Eguna baliatu nahi du Udalak herritar guztiei gogorarazteko euskarak guztion premia duela eta, guztiok elkarrekin egin behar dugula euskararen alde, hizkuntz berdintasunaren alde, eta, funtsean, gizarte kohesioaren eta bizikidetzaren alde.
Euskararen eguna ospatzeko, aldarrikatzeko eta euskararekiko konpromisoa adierazteko eguna izatea nahi dugu, euskararen erabilera normalizaziotik urrun baitago oraindik.
Guztion konpromisoa behar du euskarak baina hori baino gehiago da euskarak behar duena: erabiltzea, ahoz-aho, egunero, une oro eta arlo guztietan. Horretara gonbidatzen zaituztegu, izan dadin Legazpi euskaraz bizitzeko herria.
Ikusi EUDELen Adierazpen instituzionala
Egun honen baitan, udaletxea berdez argiztatuko da gaur.