Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun.
“(Ama) izan ala ez izan” erabakitik abiatuko da emanaldia, eta horrek amatasunaren esperientzia batzuk agertzeko bidea eskainiko digu, ezagutzen ditugun ereduen eta gustatuko litzaizkigukeen ereduen arteko joan-etorrian. Enpatia eta aitortza ariketa bat amatasun mota guztiekiko, eta hausnarketa bat gizartean figura horrek betetzen duen paperarekiko.
“Proiektu artistiko bezala berritzailea iruditzen zaigu bertsoa eta dantza elkarrizketan baliatzea, baina ez bakoitza bere aldetik, kontakizun baten elementu banaezin bezala baizik. Ez dugulako bertsoa dantzatuko, edo dantza bertsotan emango. Istorio bat kontatuko dugu eta horretarako eskura dugun lengoaia guztia baliatuko dugu: musika, gorputza, ahotsa, hitza, espazioa, eszena... Erronka gisa ikusten dugu figurak lausotzea ere, dantzaria kantura ekarriz eta bertsolaria dantzara”, azaltzen dute.
Fitxa artistiko-teknikoa
- Sorkuntza eta Gidoia: Oihana Iguaran eta Amaiur Luluaga
- Koreografia: Amaiur Luluaga
- Bertsoa eta ahotsa: Oihana Iguaran
- Musika ekoizpena: Eñaut Zubizarreta
- Jantzitegia: Ramón García, Maridomingi
- Argi diseinua: Junki Mayo
- Irudia: Iurre Aranburu
- Nori zuzendua: Gazteei eta helduei
Sarrerarik geratzen bada, abenduaren 4an, aretoko leihatilan jarriko dira 18:30etan.
Sarreren prezioa: 5€takoa izango da.