pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Ostirala iritsi da! Katxiporretako pailazoen ikuskizun berria Legazpin
22
Aza
2024

Ostirala iritsi da! Katxiporretako pailazoen ikuskizun berria Legazpin

Herriko bi ikastetxeek opari xume eta sinboliko, baina esanahiaz betea, jaso zuten

 

Udazkenero, Katxiporretako pailazoak Legazpira hurbiltzen dira, eskola-orduetan herriko bi ikastetxeetako ikasle txikienei beren azken lana aurkezteko, Udaleko Hezkuntza zerbitzutik aurrera eramaten den ekimenari esker.

 

Horrela, joan den asteazkenean, hilak 20, Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunean, pailazoek OSTIRALA IRITSI DA! ikuskizun berriaren bi emanaldi eskaini zituzten Latxartegi aretoan. Bata, 10.00etan, HH-3. mailatik LH-1. mailara bitarteko ikasleentzat; eta bestea, 14.30ean, LH-2. mailatik LH-4. mailara bitartekoentzat. Bi saioen artean, 473 ikasle eta irakasle elkartu ziren.

 

Ikuskizuna 2023ko azaroan argitaratutako “Txapasen kaxa magikoa” ipuin eta disko ilustratuan oinarritzen da. Abestien artean “Ostirala iritsi da” da Txapasek sortutako kanturik ezagunena, ostiralero ikastetxe askotako jolastokietan entzun genezakeena.

Lan honekin Josu Txapartegi Aramendi, Txapas ezizenez ezaguna den euskal soinujole, idazle, abesbatzako zuzendari, organo-jole eta sortzaile oparoari egiten zaio aitortza, eta, bera bezala, egunerokotasunean haien balioak eta bizipenak maitasunez eta ilusioz partekatzen dituzten hezitzaile guztiei.

Ikuskizunean, presentzia berezia dute abestiek, baita jolasek, naturak eta bestelako ezustekoek ere.

 

Horrela, goizeko saioaren amaieran, Domingo Agirre eskolako Olatz Orozcok eta Haztegi ikastolako Maialen Mugicak, eta arratsaldeko saioan, Aloña Guerrerok eta Joana Alvarezek Katxiporretako pailazoen eskutik opari xume eta sinboliko, baina esanahiaz betea, jaso zuten: ezti-poto bat, euskara bultzatzeko bidea goxatzeko eta indarra hartzeko, eta erle-argizariz egindako kandela bat bide hori argitzeko.

 

Legazpiko bi ikastetxeek euskararen alde egindako lana eskertzeko keinu bat izan da, bai eta 2025eko Euskaraldian izango den bultzada kolektiboarekin bat egitera animatzeko ere. Bi ikastetxeetako ordezkariek eskerrak eman zizkieten pailazoei, eta euskara irakatsi eta zabaltzeko konpromiso irmoari eutsiko diotela adierazi zuten.

Ikusi ikuskizunaren argazkiak

 

Albiste guztiak