Urtero bezala, Urola Garaiak bat egin nahi izan du Hondakinak Prebenitzeko Europako astearekin. Azaroaren 16tik, 24 ra ospatzen den kanpaina, gure eskualdean 27ra luzatuko da aurten bi helburu nagusirekin:
1. Herritarrak birziklatzen jarraitu behar dugula gogoraraztea, eta denon artean egitea lortu duguna eskertzea.
Horretarako, duela urte batzuetan egindako kanpainari keinu eginez, “Aste honetan kiloak galdu” zioen leloari jarraiki, “Kiloak galtzen jarraitzen dugu” lelopean Urola Garaiko lau herrietan dauden edukiontziak izango dira protagonistak. Sare sozialen bidez azaroaren 16an hasi eta hilaren 27 bitarte zabalduko diren marrazki animatuek, hondakin mota bakoitzaren inguruan mezu laburrak izango dituzte murrizketa eta birziklapena bultzatzeko.
2. Elikagaien xahuketa murrizteko ideiak: “Elikagaien xahuketa saihestu, eta zapore berriez gozatu”
UGGASAk, Urola Garaia osatzen duten lau udalek eta bertako merkataritzako bulego tekniko eta elkarteek, elikagaiak saltzen diren dendetan zozketa berezia antolatu dute bezeroen artean elikagaien xahuketa murrizten laguntzeko.
Zozketan parte hartzeko, elikagai-dendetako merkatariek beren bezeroen artean banatuko dituzte txartelak, eta horietan adierazi beharko da eskaintzen diren lau aholkuetatik zein erabiltzen dugun xahutzea saihesteko. Hilaren 28ko zozketaren irabazlea hilaren 29an jakinaraziko da. Bailarako herri guztietan aurrera eramango da zozketa, lau guztira (Legazpi, Urretxu, Zumarraga eta Ezkio-Itsaso), eta irabazleek honako hau jasoko dute:
Hilabetean zehar Amaia Díaz de Monasteriogurendietista nutrizionistaren aholkularitza pertsonalizatua eta hilabetea pasa ondoren 4 saio gehiago. Aholkularitza hori, asteko menuak planifikatzen laguntzea, hozkailua antolatzeko aholkuak ematea eta soberakinak aprobetxatzeko errezetak erakustearen ingurukoa izango da.
Ez galdu aukera eta gerturatu gure herrietako komertzioetara, saria izango duzu gainera!