azaroaren 18tik 22ra, 10:00-13:00 eta 16:00-19:00. Azaroaren 23an, 18:00etatik aurrera Pilotalekuko sarreran.
Azaroan Musika aurrera doa eta azaroaren 23an, larunbata, 19:00etan Urbeltz Pilotalekuan izango da Santa Zezilia kontzertua. Bertan arituko dira Goiz Deia Txistulari taldea, Alaitasuna Errondaila, Santikutz Abesbatza eta Legazpi Musika banda.
Emanaldirako sarrera txartelak azaroaren 18an jarriko dira herritarren eskura Legazpiko Kultur Etxean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Txartelik geratuko balitz, egunean bertan ere eskura izango dira Pilotalekuko sarreran 18:00etatik aurrera.
Gehienez ere 4 txartel banatuko dira pertsonako, eta gainontzekoenganako errespetuz, behar direnak baino gehiago ez jasotzea eskatzen da.