pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Parsifal” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan
06
Aza
2024

“Parsifal” Opera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloan

Azaroaren 13 eta 20an, asteazkenak, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian. Bi zatitan eskainiko da

 

Opera izango dugu azaroan eta Richard Wagnerren Parsifal eskainiko da bi zatitan, azaroaren 13an lehena eta azaroaren 20an bigarrena, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.

“Parsifal” Wagner musikagilearen azkeneko obra da eta egileak berak honela definitu zuen: “jaialdi eszeniko sakratua”. Joan den 1882an eskaini zen lehen aldiz. Abiapuntua Chrétien de Troyesez Perceval ou le Cone du Graal izeneko obra da eta horretan oinarritu zen Wolfram von Eschenbach Parzival izeneko poema idazteko; ondoren “Parsifal” opera Grialari buruzko erdi aroko legendetan dago oinarrituta.

 

Eduki sinboliko handiko obra da eta Wagnerren obra osoan eragina izan duen berrerorpenaren ideia azaltzen du. “Parsifal”, zoro kastua, norberekeriari eta pasioei uko egitearen bidez gizadia askatzera dator.

 

PERTSONAIAK

 

Parsifal (Siegfried Jerusalem)

Jatorri ezezaguna duen gaztea

Tenorea

Kundry (Waltraud Meier)

Sorgina

Sopranoa

Gurnemanz (Kurt Moll)

Grialeko zaldun beteranoa

Baxua

Amfortas (Bernd Weikl)

Grial erreinuko gobernadorea

Baritonoa

Klingsor (Franz Mazura)

Aztia

Baxu-baritonoa

Titurel (Jan-Hendrik Rootering)

Amfortasen aita

Baxua

 

The Metropolitan Opera Orchestra and Chorus

Zuz. / Dir.:James Levine

 

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.

Albiste guztiak