Joan den azaroaren 5ean, Cuadrabus enpresak Udalari jakinarazi zion abiadura-kaxaren transferrarekin lotutako autobusaren akatsa. Ibilgailuaren diagnostikoa eginda, eta konpontzea ezinezkoa zela egiaztatu ondoren, ostegunean mekanismo berri bat jartzea erabaki zen. Honez gero Junetorria azaroaren amaierara arte zerbitzuz kanpo egongo da. Bitartean, Cuadrabus-ek zerbitzua ematen jarraituko du ordezko autobus batekin, kontratuaren baldintza-agirietan jasotzen den bezala, legazpiarrok udal bus-zerbitzurik gabe gera ez gaitezen.
Autobus ofiziala eta ordezkapen-autobusaren prestazioak berdinak ez direla onartuz, Udalak ahal duen guztia egingo du Junetorri ofiziala ahalik eta lasterren zerbitzuan jartzeko.
Barkatu eragozpenak.