pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Movember mugimenduarekin bat eginez, aste honetan gorriz argiztatuko da udaletxea
18
Aza
2024

Movember mugimenduarekin bat eginez, aste honetan gorriz argiztatuko da udaletxea

Azaroaren 22an hitzaldia egongo da Kultur Etxean

 

Movember mugimendua 2003. urtean jaio zen, eta gaur egun hedatzen ari den mugimendua da; helburu nagusia gizonek azaroan (moustache) bibotea hazten uztea da, gainerako pertsonei prostatako eta barrabiletako minbiziaren eta gizonezkoen depresioaren inguruan kontzientzia sortzeko asmoz.

Legazpiko Movember taldeak ekintza desberdinak antolatu ditu hilabetean zehar eta ostiralean azaroaren 22an “Prostata eta testikular minbiziaren prebentzioa” hitzaldia ospatuko da, arratsaldeko 18.30tan Kultur Etxean, Peralta doktorearen esku (ekintza guztiak kartelean).

Legazpiko Udalak, #Movember mugimenduarekin bat eginez, azaroaren 18tik 24era bitartean gorriz argiztatuko da udaletxea.

 

Movember mugimendua

Movember mugimendua gazte talde txiki batekin hasi zen, bibotea hazten eta gizartea kontzientziatzeko dirua biltzen hasi zena. Urtebete igaro ondoren, 2004an, Movember Fundazioa erregistratu zen; 2012. urtean, Global Journal-ek X munduko 100 GKE garrantzitsuenetako bat bezala izendatu zuen Movember. Azaroan zehar, milaka gizonek bibotearekin partekatzen dituzte argazkiak sare sozialetan,  #Movember erabiliz.

Gaixotasun posibleak garaiz detektatzeko gizonei, aldizka, urologo batekin azterketa medikoetara joan behar dutela ohartarazteaz gain, hilabete honetan ere dirua biltzen da tratamendu eta ikerketetarako.     

 

Albiste guztiak