Hitzordua Udal Liburutegian izango dute,
LH3koen taldeak 16:45ean Arreba Haragijalea liburuaren inguruan aritzeko
LH4koen taldeak 17:35ean Kixkur liburuaren inguruan aritzeko
Bi taldeen gidaria Mireia Delgado izango da.
Haurrentzako irakurketa kluba irakurzaletasuna sustatzeko jarduera bat da. Irudimena eta sormena sustatzea du helburu eta talde-dinamiken bidez, baita lexikoa eta adierazpen-moduak hobetzea ere. Horrekin guztiarekin, haurra gehiago sozializatzen da, eta, ondorioz, inguruarekin hobeto komunikatzen da.
Letren harietatik jolastuz eta liburuak, poemak, komikiak, aho-korapiloak eta eskulan-literarioak aitzakia hartuta, irakurmenari (eta zeharka idazmenari, ahozkotasunari eta literaturari) kili-kili egingo diogu.
Irakurketa (eta liburua bera) plazer iturri bezala ulertzeko jolas andana burutuko dituzte.
Taldeetan oraindik ere tokia dagoenez, Liburutegian egin daiteke izen ematea. saioak hilean behin izango dira, astelehenez, Mireia Delgadoren gidaritzapean.