Legazpiko Udalak, Altxa Burua Legazpi ekimenarekin lankidetzan, osasun mentalean aditu ezaguna den Maitane Ormazabalen hitzaldira gonbidatu ditu herritar guztiak, eta gaurkotasun handiko gai bati helduko dio: mugikorraren erabilerak gure osasun mentalean eta emozionalean duen eragina.
Data: Urtarrilak 20, astelehena
Ordua: 18:00
Lekua: Kultur Etxea
Saio honetan, Maitane Ormazabalek telefono mugikorraren erabilerak gure emozioei, harremanei eta bizi kalitateari nola eragiten dien aztertuko du. Gainera, tresna eta aholku praktikoak eskainiko dira, gure egunerokotasunean teknologiaren erabilera osasungarriagoa egiteko.
Beren ongizatea zaindu eta teknologiek eguneroko bizitzan duten eragina hobeto ulertu nahi duten adin guztietako pertsonei zuzenduta dago hitzaldia.
Ez galdu!
Aukera paregabea da gai garrantzitsu horri buruz elkarrekin hausnartzeko.