Pixkanaka, Legazpik hazten jarraitzen du. Azken bi urteetako datuak positiboak izan dira herrian, erroldatutakoen kopuruak gora egin baitu. Nahiz eta hildakoen kopurua jaiotzena baino handiagoa izan, gero eta gehiago dira Legazpi bizilekutzat aukeratu eta gure herriko kide izatea erabakitzen dutenak, beste herri eta herrialde batzuetatik etorrita. Hala, 2024an 91 pertsona hil eta 42 haur jaio ziren arren, 2024an baino 50 gehiago gara gaurkoan.
Azken urteetako datuak:
URTEA |
ERROLDATUTAKOAK |
AURREKO URTEAREKIN ALDEA |
2020 |
8.372 |
- |
2021 |
8.336 |
-36 |
2022 |
8.343 |
+7 |
2023 |
8.421 |
+ 78 |
2024 |
8.471 |
+50 |