Korosti Dantza taldeak kudeatuko ditu bi ekitaldi horiek.
Urtarrilaren 4an, Errege Magoen pajeak Azokan egongo dira, gutunak jasotzen 18:00etatik 19:30etara, eta ohi denez gaztaina erreak izango dira itxaronaldia goxatzeko.
Urtarrilaren 5ean berriz, 18:00ean abiatuko da Bikuña Kiroldegi paretik aurtengoan ere Korosti Dantza taldeak kudeatu duen Errege Kabalgata. Bi geldiune egingo dira, lehena Laubide kalean, eta bigarrena Euskal Herria plazan, eta ez da dantzarik faltako bietan ere. Euskal Herria plazako geldiunean, kabalgataren amaiera izango dena, jaiotza egongo da jarrita eta eskaintza ondoren, udaletxeko balkoian izango ditugu Erregeak.
Kabalgatan parte hartu nahi duten legazpiarrek 17:00etan Kiroldegian azaldu beharko dute eta opariak kabalgata bitartean banatzea nahi dutenek, 16:00etatik 17:30etara bitartean eraman beharko dituzte opariak Kiroldegira.
Eguraldiak lagunduko ez balu, Azokan egingo litzateke amaiera ekitaldia, gainerako guztia bertan behera utziz.