Urtarrilaren 20an hasiko da 24 ordutako talla ikastaro hau. Izen ematea urtarrilaren 8tik 17ra Kultur Etxeko Harreran egin daiteke. Ikastaroko saioak astelehenetan izango dira. Bi ordutegi izango dira aukeran, 16:00-18:00 edo 18:00-20:00, biak arratsaldez. Txirbil elkarteak udalaren laguntzaz antolaturiko ekintza dugu honako hau. Ikastaroaren kostua 40€takoa izango da, eta hasten den egunean egin beharko da ordainketa.