Festa eta kirol giroa nabarmendu ziren Legazpiko kaleetan urteko azken egunean, San Silbestre lasterketan parte hartu zutenei esker.
Guztira 194 parte-hartzaile bildu ziren ekitaldian, %34-a emakumeak izanik. Sariak honela banatu ziren:
Emakumezkoen kategorian:
Garailea: Irati Zurutuza
Bigarren postia: Mikele Zurutuza
Hirugarren postua: Idoia Agirre
Gizonezkoen kategorian:
Garailea: Iñigo Uribeetxebarria
Bigarren postua: Jon Telleria
Hirugarren postua: Xabier Unamuno
Lehenengo bikotearen saria: Itziar Larreak eta Roberto Andresek eraman zuten. Eta mozorro onenentzat ere sariak egon ziren: gizon proba izan zen garailea eta Coca Colak bigarrenak.
Legazpiko Udalak eskerrak eman nahi dizkie ekitaldi handi hau posible egin zuten antolatzaile, korrikalari, babesle, bolondres eta ikusle guztiei.
San Silbestre lasterketa jarduera fisiko bat izateaz gain, ongizatea sustatzeko aukera bat ere bada eta baita urtea amaitzeko aukera polit bat.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Legazpiko San Silbestre ekitaldi berezi bihurtu duen pertsona bakoitzari. Espero dugu zuen presentzia eta berotasuna izatea ere hurrengo edizioetan.
Eskerrik asko kirol ospakizun honen parte izateagatik!