Datorren urtarrilaren 12an, igandea, Latxartegi Aretoan goizeko 11:00etan,
Legazpiko Udalak eta Sustraiak Dantza taldeak antolatutako Gazteen
Gipuzkoar Aurresku Txapelketaren VII edizioko ligaxkalko lehen saioa ospatuko da.
Legazpin jokatuko den txapelketa hau Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatzen
duen VII Aurresku Ligaxkako 1go saioa da, eta bertan Euskal Herriko
dantzariek parte hartuko dute.
Aurtengo Legazpiko saioan 2012 eta 2017 urte bitartean jaiotako 26 dantzari
arituko dira, bi sailetan banatuta.
Legazpin Sustraiak Dantza TaldekoAraitz Mantxola, June Osinalde, Nora Escudero, Nora Lafuente eta Sara Escudero arituko dira.
Dantzatu beharreko dantzak:
• A Saila: "Punta Motz" eta "Agurra"
• B Saila: "Erribera" eta "Zortzikoa"
Epaimahaia Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren kideez osaturik egongo da eta doinua Goiz Deia Legazpiko txistularien esku izango da.
Parte hartzaileak
A Saila
- Aide Maya Castaño (Errenteria)
- Alaia Gomez (Errenteria)
- Amaiur Iturbe Lopetegi (Lezo)
- Amale Mitxelena Burlada (Errenteria)
- Ane Perez Lizarazu (Lezo)
- Eider Illarreta Lopez (Lezo)
- Irati Perez Lizarazu (Lezo)
- Jare Urretabizkaia Otamendi (Errenteria)
- Leire Irurtzun (Errenteria)
- Lucia Haro Martin (Lezo)
- Maier Elizondo Muñoz (Errenteria)
- Noa Zabaleta (Lezo)
- Sara Escudero Mujika (Legazpi)
B Saila
- Aitor Saralegi Lopez (Leitza)
- Araitz Mantxola Gabiria (Legazpi)
- June Osinalde Mendiola (Legazpi)
- Lur Lacasta Santisteban (Lezo)
- Maddi Arrastoa Arotzena (Amasa-Villabona)
- Maite Urrutia Olazabal (Errenteria)
- Malen Plata Aizkorbe (Errenteria)
- Maren Cerrato Ventura (Errenteria)
- Nerea Etxeberria Etxabe (Amasa-Villabona)
- Nora Escudero Mujika (Legazpi)
- Nora Lafuente Arizti (Legazpi)
- Udane Cia Gisasola (Errenteria)
- Xabier Nabaskues Ugartemendia (Donostia)
Gure dantza taldeetako dantzari bikainen harrobiz gozatzeko baduzue hitzordua.
Latxartegi Aretoko ateak 10:45ean irekiko dira.