Erregeen kabalgata garaiz atera zen Bikuñatik eta herriko kaleak zeharkatu zituen legazpiar guztiek Maiestateak ikus zitzaten. Aurten inoiz baino morroi gehiago hurbildu ziren parte hartzera, gazte ugari hauen artean, turuta eta danborra jole, errege eta musikariekin batera, Legazpiko kaleak magiaz betetzea lortu zuten.
Legazpiko Udaletik eskerrak eman nahi dizkiegu urtarrilaren 5eko arratsaldean, argi- zuziak eta instrumentuak eskuetan, haur eta nagusiei gozokiak eta opariak banatu eta herria piztu zuten guztiei. Korosti dantza taldeari ekitaldia antolatzeagatik; Musika Bandari eta Santikutz abesbatzari, oraingoan ere bertan egon direlako; Mikel Osinalderi Jaiotza prestatzeagatik; Errege Magoei eta morroiei; Ormazarreta Zalditegiari; eta Jaiotza osatu zuten haurrei. Era berean, eta nola ez, ibilbidean zehar egon ziren legazpiar guztiei eta plazara hurbildu zirenei ere.
Eskerrik asko guztioi eta datorren urtera arte!