Opera izango dugu urtarrilean urtea hasteko eta Giuseppe Verdiren I due Foscari eskainiko da bi zatitan, urtarrilaren 15ean lehena eta urtarrilaren 22an bigarrena, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Hiru ekintzatan banatutako tragedia lirikoa. Libretoaren egilea Francesco Maria Piave da eta seigarren Lord Byron izan zen George Gordon Byron idazlearen “The two Foscari” obran oinarritu zen. Erromako Argentina antzokian eskaini zen lehen aldiz 1844ko azaroaren 3an.
PERTSONAIAK
Francesco Foscari (Leo Nucci) |
Veneziako Dux-a |
Baritonoa |
Jacopo Foscari (Vincenzo La Scola) |
Duxaren semea |
Tenorea |
Lucrecia Contarini (A. Pendatchanska) |
Jacopo Foscariren emaztea |
Sopranoa |
Jacopo Loredano (Danilo Rigosa) |
Hamarreko kontseiluko partaidea eta Foscaritarren etsaia |
Baxua |
Barbarigo (Leopoldo Lo Sciuto) |
Senatorea |
Tenorea |
Pisana (Birgit Eger) |
Lucreziaren lagun mina |
Mezzosopranoa |
Orkestak, Koroa eta Teatro Di San Carlo (Napoles)eko ballet Konpainia
Zuz.: Nello Santi.
Napoliko San Carlo antzokian grabatua, 2000. urteko azaroan.
Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.