Gipuzkoako Foru Aldundiak, Baserria KM0, Basotik Fundazioa eta Legazpiko Udalarekin lankidetzan, "Zuhaitz bat babestu" kanpaina solidarioa aurkeztu du. Ekimen honen helburua da, herritarrek, Legazpin martxoaren 9an egingo den baso-berritze jardunaldian parte hartzea. Ekitaldiaren xedea da herritarrak klima aldaketari aurre egiteko praktika jasangarriek duten garrantziaz sentsibilizatzea.
Ekimen honen hiru oinarri nagusiak azpimarratu ditu Xabier Arrutik, Lurralde Oreka Berdeko diputatuak:
- Ingurumenaren kontserbazioa
- Garapen ekonomikoa
- Gizarte kohesioa
Martxoaren 9an, zuhaitz landaketa bat egingo da Olariagan, Legazpi, dibertigarria bezain esanguratsua izango dena. Ekitaldia antzerki talde batek dinamizatuko du eta bertaratzen direnentzat parrillada bat egongo da. "Familientzako esperientzia gogoangarria izatea nahi dugu, zuhaitzak landatzeaz gain, gure ingurune naturalarekiko konpromisoa elkarrekin ospa dezagun", adierazi du Jose Pablo Larreak, Baserria KM0ko komunikazio zuzendariak.
Edurne Matiasek, Legazpiko Udaleko zinegotziak, herritar guztiak gonbidatu ditu baso- berritze jardunaldi honetan parte hartzera, herrian eta ingurumenean duen eragin positiboa azpimarratuz: "Gutako bakoitzak gure hondar alea jartzeko eta Gipuzkoa berdeagoa eta jasangarriagoa nahi dugula erakusteko aukera bat da hau”.
“Zuhaitz bat babestu” ekitaldian parte hartu nahi duten interesatuek link honen bitartez egin dezakete:
Horrez gain, beste aukera bat izango litzateke Baserria KM0 produktuen lau etiketa bidaltzea otsailaren 28a baino lehen Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora. Banaka edo taldeka parte hartu daiteke.
Tokiko inpaktua eta eragin globala duen baso-berritzea
“BSTK Basotik Fundazioan biodibertsitatea babesteko ez ezik, iraunkortasuna, ekonomia eta konpromiso soziala integratuko dituen eredu bat sortzeko lan egiten dugu. Martxoaren 9an landatuko diren haziak tokiko basoetan jasotako ezkurretatik datoz, bertako espezien iraunkortasuna ziurtatuz eta gure basoen oreka osasuntsua sustatuz”, adierazi du Jon Ander Ostolazak Basotik Fundazioko gerenteak.
“Ekimen honekin lortu nahi duguna da herritarrek ulertzea zuhaitz bat babesten duen pertsona bakoitzak etorkizun jasangarriago baten eraikuntza aktiboan parte hartzen duela”, azaldu du Larreak. Baserria KM0 kooperatibak, ekonomia zirkularra ardatz hartuta, euskal baserrietako haragia gure etxeetara eramaten egiten du lan.
Animatu eta hazi gaitezen elkarrekin!