Sustraiak Dantza taldeak 50 urte betetzen ditu 2025ean, eta urte guztirako ospakizun egitarau oparoa prestatzen ari da. Urtean zehar herrian egin dituztenei, aurten bereziak izango badira ere, urteurrena herritarrekin ospatu nahian beste hainbat ekitaldi ere prestatu dituzte.
Guzti horren berri emango dute urtarrilaren 16an, osteguna, Kultur Etxeko Areto Nagusian arratsaldeko 19:00etan hasiko den ekitaldian.
Ekitaldian parte hartuko dute: Ainhoa Irazustabarrena, Amaia Azpeitia eta Izaro Urbietak, azken hau urteurreneko logoaren egilea.