pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Azaroan Musika. Ikus-entzunezkoa. KUXKUXTU: PAREAN, ONDOAN, ELKARREKIN dokumentala
13
Aza
2024

Azaroan Musika. Ikus-entzunezkoa. KUXKUXTU: PAREAN, ONDOAN, ELKARREKIN dokumentala

Azaroaren 21ean, osteguna, 19:00etan Kultur Etxeko Areto Nagusian

 

Kuxkuxtu txarangari buruzko dokumentala eskainiko da, Ikus-entzunezkoen programaren barnean eta Azaroan Musikarekin bat eginez.  Ideia Iparra-Hegoa elkarteko Peio Aranzabalek izan zuen, eta Mondragon Unibertsitateko ikasle Arri Iraeta Irigaraik egin du. Bere gradu amaierako lana izan da.

 

Kuxkuxtu taldea egun batez gelditu aitzin, halako herri txaranga baten historia kontatu behar zen. «Utzi behar zuten zerbait, herri honek jakin dezan izan dela txaranga hau. Kantua erabili du transmisiorako, sentimenduak pizteko, bestarako; eta egin du modu militantean».

 

Dokumentalean jasotzen da «nola egiten dituzten gauzak, zer ondo pasatzen duten elkarrekin eta zein lagunak diren beren artean; eta zer ekarpena egiten dioten herri honi, isilean, oharkabean». Kuxkuxturen irudi oso gutxi zeudela konturatu ziren lanean hasi orduko. Direnak, lagunek sakelako telefono batekin hartuak direla. Kuxkuxtuk jotzen zuen lekuetara joan da, beraz, Iraeta kamerarekin. «Ibili da sanferminetan, Santomas egunean, sagardotegian Kuxkuxturekin». Legazpin ere arituak dira Santikutz jaietan, Zingi-Zangoren ekimenez.

 

Musikan aritzeko, bizitzeko, transmititzeko beste era bat azalduko zaigu dokumentalean.

Ekitaldia Legazpiko Kultur Etxeko areto Nagusian izango da, 19:00etan. 

 

Albiste guztiak