Beste urte batez, Legazpiko udalak alkohola kontsumitzearekin lotutako arriskuak murrizteko programa aurrera eramango du, Eusko Jaurlaritzarekin eta herriko ikastetxeekin lankidetzan eta Ortzadar Fundazioaren gidaritzapean.
Esku-hartzea eskola orduetan DBHko 4.mailakoekin egingo da, hau da, 15 urteko ikasleekin, hain zuzen ere. Haztegi ikastolan azaroaren 7an eta 8an eta Olazabal institutuan abenduaren 11n eta 12an.
Nerabeek alkoholaren kontsumoarekin lotutako arriskuez eta kalteez jabetzea lortu nahi da, jarrera arduratsua hartu ahal izateko informazio nahikoa izatea eta, kontsumitzea erabakitzen badute, bere burua zaintzen ikastea.