Xabier Zeberio Etxetxipia tolosarra dugu, lagun izango dituen musikariekin batera, Azaroan Musika Zikloko hurrengo kontzertuaren protagonista.
Oraingoan, izen bera daraman bere lanik pertsonalena biltzen duen azken diskoa aurkeztuko digu zuzenean.
Intimista, pausatua eta barea, sakona eta era berean lebitatzailea, emozioen ertzak kilimatu eta leuntzen dituen lan biribila da Pause.
Xabier Zeberio musika ikasketak amaitu ondoren, 1997an Euskadiko Gazte Orkestran eta Oskorrin sartzen da. 1999an Alos Quartet taldea sortzen du Pello Ramirez eta Francisco Herrerorekin batera.
Musikari moduan 160 grabaketa baino gehiagotan parte hartu du eta artista ezagun eta handi ugarirekin lan egin du, tartean Elustondo Anai-Arrebekin.
Arreglista moduan eremu askotako artistekin lan egin du eta dantza ikuskizun, dokumental eta Antzerki obra hainbaterako musika konposatu du, eta Zinema eta telebista munduan, soinu banda ugariren grabaketetan ere parte hartu.
6 diska kaleratu ditu konposizio originalekin, Alos Quartet taldearen babesean. Gaurkoan aurkeztuko diguna, bere zazpigarrena bada ere, bere izenean datorren lehena da.
FITXA ARTISTIKOA
- Iñar Sastre: Pianoa eta teklatuak
- Eñaut Zubizarreta “Trigger”: Celloa
- Aitor Etxebarria: Elektronika eta soinu-diseinua
- Xabier Zeberio: Konposizioa eta harizko instrumentuak
Emanaldia doakoa izango da eta aretoko ateak 12:00etan irekiko dira.