pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urriko datu meteorologikoak Legazpin
05
Aza
2024

Urriko datu meteorologikoak Legazpin

Guztira urrian 213,80 litro erori dira    

 

Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak.

Datuen arabera, urrian 213,80  litro erori dira, eta iaz 87,7 litro izan ziren. 1946tik, batez bestekoa 127,83 l da. Azken hamarkada honetan, 91,20 litrokoa izan da batez bestekoa.      

Horrela, urrian 20 egunez euria egin du, 7 egunetan ihintza izan dugu eta behin ekaitza. Tenperatura maximoa 25,5ºC-koa izan zen urriaren 14an; minimoa, aldiz, 6,5ºC-koa izan zen hilaren 4an. Urriko batez besteko tenperatura 15,23ºC izan zen, urriko batez besteko tenperatura baino handiagoa (14,11ºC), eta 2020tik 16,05C-tan dago.     

Aurtengoa 2020tik erregistratutako tenperaturarik baxuena izan da.     


Datu orokorrak

Urtarrilean, Goenagan dagoen estazio meteorologikoak (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzaz, Goenagako estazio meteorologikoan 1946tik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean, halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta eta abar.

 

 

Albiste guztiak