pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Bihar, hilak 5, Latxartegiko igogailuaren ezponda egonkortzeko obrak hasiko dira
04
Aza
2024

Bihar, hilak 5, Latxartegiko igogailuaren ezponda egonkortzeko obrak hasiko dira

Lanek hiru aste iraungo dute, eguraldiak laguntzen badu

 

Joan den udaberrian, herritarren dei baten ostean, udal teknikariek egiaztatu ahal izan zuten Latxartegiko igogailuaren ezpondaren lurrak mugitu zirela. Behin berehalako arriskurik ez zegoela bermatuta, ezponda hori egonkortzeko proiektua idazteko eskatu zitzaion Hirigintza S.A. enpresari.

Proiektu horretan definitutako lanak bihar hasiko dira. Laburtuta, igogailuaren pasabidearen zapata indartu eta ezpondan, arbelaren gainean, dagoen lurra egonkortuko dira. Lanek hiru aste iraungo dute, eguraldiak laguntzen badu. Horien kostua 48.367,95 eurokoa da eta Excavaciones Francisco Javier Rodriguez S.L. enpresak gauzatuko ditu.

 

Lanen ondorioz hainbat momentutan Latxartegiko igogailua itxi beharko da, baina egun eta ordu zehatz horiek aurrez jakinaraziko dizkie Udalak herritarrei.

 

Eskerrik asko ulertzeagatik!

Albiste guztiak