Kontzertu-antzeztu bat aurkeztu nahi dizuegu oraingoan.
Sokaire Biolin-jotzaileen duoa da, Itxaso Díezek (Bilbo) eta Noemí Santamaríak (Leioa) osatua.
Sokaire biolin-jotzaileen duoak musika klasikoaren garaietan murgilduko gaitu, Barrokotik
gaur egunera arte. Beren biolin akustiko eta elektrikoekin esperientzia pertsonalez betetako ezohiko ibilbide umoretsu batetik eramango gaituzte.
Kontzertu pedagogiko antzeztu berezian bere errepertorioa interpretatuko dute loopak eta oinarri elektronikoak lagun dituztela.
FITXA ARTISTIKOA
- Antzezle-musikariak: Itxaso Díez - Noemí Santamaría
- Zuzendaritza: Aitor Elorriaga
- Musika-moldaketak: Sokaire
- Testua: Aitor Elorriaga - Sokaire
- Soinu teknikaria: Borja Doñoro