Azaroan Musika zikloko hirugarren kontzertu hau ere Santikutz Abesbatzaren eskutik datorkigu.
Giltzarri Abesbatza 1996 urtean sortu zen Abesbatzen musika bultzatzeko asmoz. Isabel Lacar izan dugu hasieratik zuzendari. 27 urte hauetan , mota guztietako errepertorioak landu ditugu, XVI. Mendeko musikatik hasi eta gaur egungo konposatzaile berrien musika ere kantatuz Josu Elberdin, David Azurza, Eva Ugalde, Xabier Sarasola, René Zugarramurdi edo Javier Bustoren lanak abestuz, bai “a capella” nola pianoz lagunduta edo sinfoniko-koralak diren ikuskizunetan ere parte hartu duelarik,
Giltzarri Abesbatzak urtero Bortzirietako haurren “kantu Taillerra” antolatzen du eta bertze Abesbatzekin ere Topaketa bat egiten dugu, aurtengoa 6gna izango delarik.
Giltzarrik , bai Nafarroan, bai Euskal Erkidegoan , nola Kataluña, Gaztela -León, Austria edo Frantzian eskaini ditu bere kontzertuak .
Gaur egun, Giltzarri 40 bat lagunek osatzen dute, Bidasoa inguru guztietatik etorriak, Baztanetik Hendaiaraino , astero elkartzen direnak bere errepertorioak landu eta berritzeko.
ISABEL LACAR ABRIL. Zuzendaria
Musika Teorian, Musika Teknikan eta piano-akonpainamenduan lizentziatua, Pedagogia Musikalean lizentziatua eta gaur egun Elizondo, Sunbilla, Urruña eta Giltzarri Bortzirietako Abesbatzen Zuzendaria.
Musikenen Abesbatza pilotu gisa abesten du eta Tolosako KEA Ahots Taldeko Kontraltoa da.