pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Aizkorri kalearen hegoaldeko zatia eraberrituko da
12
Aza
2024

Aizkorri kalearen hegoaldeko zatia eraberrituko da

Egin beharreko lanak azaltzeko bi bilera antolatu ditu Udalak

 

Uda aurretik Aizkorri kalearen hegoaldeko zatia berriz urbanizatzeko obren proiektua eta lan osagarriak idazteko kontratua esleitu zion Udalak Salaberria Ingenieritza S.L. enpresari.

Kontratu horren helburua da Aizkorri kalea 14 atariaren paretik Bikuña Txikiko biribilgunera arteko zatia eraberritzea. Lurzoru gainean irisgarritasuna eta segurtasuna bermatzeko jarduketak egingo dira, zoladura guztiak berriztu eta bidegorriari jarraipena emango zaio, errepidetik banatutako trazadurarekin. Horrez gain, euri urak modu jasangarrian jasotzeko sistemak ere jarriko dira. Lurzoru azpian ere obra garrantzitsuak egingo dira; bereziki, euri-ur eta ur zikinen saneamendu sarean, zein ur horniduran.

Uztailetik urria amaierara azterketa lan sakona egin du enpresa esleipendunak eta horren emaitza azaldu nahi die Udalak bizilagunei. Horretarako egun berean bi bilera antolatu dira;

biak Latxartegi aretoan azaroaren 21ean (osteguna) ospatuko direlarik:

 

1. Aizkorri kalea 20-22-24-26 atarietako bizilagunekin, arratsaldeko 17.00tan.

Bilera horretan jabekideei azalduko zaizkie zein den eraikinaren saneamenduaren egoera eta, horren ondorioz, urbanizazio obren proiektuaren baitan jaso daitezkeen aukerak.

( bakarrik Aizkorri kalea 20-22-24-26 jabekidentzako)

 

2. Aizkorri kalea, Bikuña-enea plazakoeta Plazaolako bizilagunekin, bilera irekia, arratsaldeko 18.00tan.

Proiektu osoaren nondik norakoak adieraziko dira saio horretan. 

(Auzotar guztientzako)

 

Bilera horietara joateko izena-eman beharko da esteka honetan

Eman izena

 

 

Albiste guztiak