pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

DANAk eragindako uholdeen biktimentzako laguntza
06
Aza
2024

DANAk eragindako uholdeen biktimentzako laguntza

Legazpiko Udalak Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako Zuzendaritzaren eskaerari erantzun dio

 

Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, eta EUDELek, Euskadiko Udalen Elkarteak, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren bitartez, etengabeko harremana dute Valentziako Generalitatearekin, zuzenean jakiteko zein diren kaltetutako pertsonen behar zehatzak.

Euskaditik Valentziara atera ziren larrialdietako zerbitzuetako, suhiltzaileetako, DYAko eta Gurutze Gorriko 80 pertsona baino gehiago, eta berreskuratze lanetan laguntzen ari dira.  

Eusko Jaurlaritza, foru-aldundiak eta EUDEL modu koordinatuan ari dira lanean, laguntza ahalik eta modu antolatuenean eta eraginkorrenean irits dadin Valentziara. Gainera, Valentziak bizi duen krisiaren aurrean, elkartasun-erantzun espontaneoa sortu da.

Euskadiko erakundeen arteko koordinazioaren esparruan, Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako Zuzendaritzak igandean jakinarazi zuen URETAKO BOTA ALTUAK behar direla Valentziara modu koordinatuan bidaltzeko.

Eskaera horri erantzunez EUDELek bideratuko du material hori berehala eskura jar dezaten udalen eskaintza. Legazpiko Udalak eskaera honi erantzun dio eta Bellota enpresaren bitartez lortu ahal izan dituen bota ale guztiak eskuratu ditu Valentziara bidaltzeko (60 inguru). Gaur inbentarioa egin eta Eusko Jaurlaritzaren esku utzi ondoren, hura biltzeko eta ahalik eta modu egokienean bidaltzeko prozedura antolatuko da.

 

Gizarte solidarioa

Euskadi beti izan da gizarte solidarioa, baita orain ere, eta bere erakundeak ere solidarioak dira. Baina elkartasunak egokia eta eraginkorra izan behar du, eta horretarako, ezinbestekoa da elkartasuna antolatua izatea. Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta udalek tokian bertan jarduten ari diren instituzio eta erakundeek esaten dutenari erreparatzeko eskatzen dute. Horretarako, une honetan, lagundu nahi izanez gero, erakunde horiek emandako kontuen bidez dirua bidaltzea gomendatzen da. Aurrerago beste laguntza batzuk beharko dira, hondamendiaren eragina luzatu egingo baita.

Horrela, Valentziako Generaliteak lagundu nahi duten herritarren eta elkarteen eskura atari hau jarri du 

SOM SOLIDARITAT 

DANAk kaltetutako pertsonentzako laguntzak eta dohaintzak bideratzeko. Eskari bera egiten du FEMP-ek (Federación Española de Municipios y Provincias) “logistika eta biltegiratze arazoak” direla eta.  

Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta EUDEL-ek beste behin  herritarren elkartasuna eskertu nahi dute, Euskadi, beste behin ere, herri solidarioa dela erakusten ari delako.

 

ZER EGIN?

  • Egoeraren eta beharrizanen berri jaso
  • Egoera hauei erantzuteko gai diren eta eragindako eremuetan presentzia duten erakundeei dohaintza ekonomikoak egitea.
  • Egoera honetan laguntzen duten euskal erakundeetan boluntario egitea.

ZER SAIHESTU?

  • Gauzazko dohaintzak egitea
  • Norbere kabuz jardutea, larrialdietan eta ekintza humanitarioan espezializatutako erakundeekin harremanetan jarri gabe
  • Kaltetutako eremuetara joatea

GOGORATU

  • Elkartasunak eraginkorra eta denboran jarraitua izan behar du.

 

Albiste guztiak