Lurraldebuseko linea berrian Legazpi kontutan hartzeko bi aukera eskaini ditu mugikortasun diputatuak
Linea berri hau soilik 2025eko foru aurrekontuak onartzen badira egingo dela gogoratu behar da
Gipuzkoako Kontseilu ibiltaria izan genuen Legazpin atzo, azaroak 12, eta foru diputatuen bisita aprobetxatuz Azahara Domingez mugikortasun diputatuarekin bilera bat ospatu zuen Legazpiko alkateak Lurraldebus linea berriaren inguruan aritzeko.
Lurraldebuseko linea berrian Legazpi kontutan hartu dezaten eskaria egin zuen idatziz alkateak pasa den astean. Eskari honen ondorioz, astelehenean bertan idatziz ere jaso zuen erantzuna eta han emandako bi aukerak berretsi zituen diputatuak atzo.
Bilera honetan emandako bi aukera hauek ere publikoki ezagutaraztea eman zituen Azahara Dominguez diputatuak komunikabide desberdinetan.
Gogoratu behar da linea berri hau 2025 foru aurrekontuak onartzearen menpe dagoela beti ere, horiek gabe ez baita autobus linea berririk egongo, ez Legazpirako, ez beste inorako ere.
Beraz, Legazpiko udala pozten da jasotako erantzunarekin eta oso positiboki baloratzen du, baina zuhurtasunez jokatuko du gai honekin, eta lanean jarraituko du Legazpik ahal den zerbitzurik onena izan dezan.