Korosti Trail Mendi lasterketa aurrera eramango da igande honetan Legazpin, honen inguruan ekintza desberdinak antolatu direlarik. Korosti Trail taldeak antolatuta, Legazpiko Udala, Legazpiko Gaztetxea eta TxoEsnak elkartearen laguntzarekin batera, aurrera eramango dira ekitaldi hauek, ostiralean solasaldi batekin hasi, larunbatean filma eta igandean mendi lasterketarekin amaituz.
Lasterketa, esan bezala, igandean urriak 13 izango da, eta berezitasun handiekin dator, ez baita lasterketa soil bat izango, Goierri Kopa Trail-erako puntuagarria ere izango baita.
Kirol proba, Legazpiko plazan hasi eta amaituko da eta korrikalariek inguruko mendi hauek zeharkatu beharko dituzte: Gorostiaga (950m), Jentiletxe (913m), Oregi (924m), Eskortazarreta (890 m), Arrandaitz (899m) Arranoaitz bezala ezagutzen dena , Arrolamendi (904m) azkeneko hau ibilbide luzean bakarrik igaroko da.
Proiektu zirraragarri honek, lasterketa erakargarri bat antolatzeaz gain, inguruko mendiekiko zaletasuna sustatu eta bertako turismo eta ekonomia bultzatzea du helburu, parte-hartzaileei zein publikoari, Legazpiko txoko, paraje natural eta ondare kulturala ezagutzera emanez.
Ibilbidea Korosti ingurutik pasatzen da. Guztira 400 partaide izango dira: 200 lasterketa motzean eta 200 lasterketa luzean. Inskripzioak agortu egin dira dagoeneko, eta lasterkari ugari geratu da kanpoan. Partaidetza: 321 gizon eta 79 emakume.
Partaidetza ikusita herriko gune desberdinetan izango dira APARKALEKUAK:
- Haztegi ikastola: aparkatzeko dohain, dutxak eta mangerak
- Euskal Herria plaza: lurpeko parkina (ordaindu behar da)
- Aizturritzaga industrialdea (Chillida Lantoki ondoan): aparkalekua eta lo egiteko gunea dohain. Autoak eta furgonetak.
Informazio gehiago korostitrail.eus
EGITARAUA:
Egun hauetan egongo diren ekintzak ondorengoak dira:
Ostirala, urriak 11
Legazpiko Gaztetxean
“Lehiaketa bat hamaika bizipen” solasaldia, arratsaldeko 19.00tan
Parte hartzaileak: Mayi Mujika (korrikalaria), Asier Arregi (Mayiren bikotekidea), Jokin Madina (Prestatzaile fisikoa), Zuhaitz Ezpeleta (korrikalari ohia), Mikel Salegi (antolakuntzako kidea), Jone Alustiza (herriko korrikalaria)
Moderatzailea: Aitor Alberdi
Amaitzerakoan pintxopotea egongo da.
Larunbata, urriak 12
Urbeltz pilotalekuan
17.30-19.00 Dortsal banaketa
19.00 “212 Mountains” filma, mahai-ingurua Xabier Erranz-ekin
Igandea, urriak 13
Euskal Herria Plaza
KOROSTI TRAIL MENDI LASTERKETA
Ordutegia:
8.00-9.30 Dortsal banaketa Urbeltz pilotalekuan
9.30 Lasterketa luzearen hasiera ( 23,4 km)
10.00 Lasterketa motzaren hasiera ( 13,5 km)
Irteera eta helmuga:Euskal Herria enparantza.
11.00 Trapalata txaranga, puzgarriak, postuak eta talogileak izango dira plazan
13.30 Sari banaketa
Lasterketaren ezaugarri nagusiak web orrialdean ikus daitezke