Urriaren 20an eskainiko du Legazpi Musika Bandak Udazken kontzertua Latxartegi Aretoan, baina aurtengoa emanaldi berezia izango da, Goiz Deia Txistulari taldea ere bertan izango baita, eta kolaboratzaile berezia ere izango dute: Garikoitz Mendizabal Txistularia.
Eskainiko duten egitaraua:
- LMB eta GARIKOITZ MENDIZABAL
1.Mont Saint Michel..................................David Rivas Dominguez
Episodio Sinfonico
2.Irribarrea................................................Xabier Zabala
3.Variaciones de un tiempo pasado.........Eduardo Moreno
- LMB, GOIZ DEIA TXISTULARIAK eta GARIKOITZ MENDIZABAL
1.Homenaje a Laskurain..............................Antonio Ibarrondo
Aukeraketa
2.Goizeko izarra..........................................Jose Maria Gurrutxaga
Diana
3.Legazpi.....................................................J.I. Ansorena - J. Oiartzabal
Zortzikoa
Zuzendari: Jesus Castillejo Ezpeleta
GARIKOITZ MENDIZABAL (Zestoa, 1973)
Gaur egun, txistularien artean erreferenteetako bat. Bakarlari modura Euskal Herriko Txistularien Lehiaketako lehen saria eskuratu zuen 1994 eta 1996an, eta bigarren saria lortu 2002an. 2002an Errenteriako Txistulari Banden Lehiaketako lehen saria eskuratu zuen Gasteizko Txistularien Udal Bandarekin.
Gasteizko Txistularien Udal Bandako zuzendaria izan da 1997tik 2002ra. 2003an Donostiako Udalaren Txistulari Taldeko kide izan zen eta 2004ko urtarriletik Bilbaoko Udal Txistulari Banda zuzentzen du.
Prestigio handiko talde eta orkestrekin aritu izan da bakarlari moduan. Hauen artean, Euskadiko Orkestra, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Nafarroako, Orkestra Sinfonikoa, Madrilgo Komunitateko Orkestra Sinfonikoa, The Bratislava Symphony Orchestra, Bartzelonako Lizeo Antzokiko Orkestra, San Petersburg State Symphony Orchestra, Hego Korean Chun Cheon Philarmonic Orchestra eta Gyonbook Philarmonic Orchestra eta Libanoko Orkestra Philarmonikoa. Areto garrantzitsuetan aritu izan da, hala nola, Bilboko Euskalduna Jauregia, Baluarte, Donostiako Kursaal, Auditorio Nazionala, Teatro Real, Teatro Monumentala, Liceu Teatroa, e.a.
Argitaratu dituen 19 diskotan estilo eta erregistro ugari eskaintzen ditu: musika klasikoa, tradizionala, aintzinako musika zeltiarra eta jazz-a.
Musikari ugarirentzako egiten ditu kolaborazioak; Kepa Junkera, Carlos Nuñez, Gorka Hermosa, Gozategi, Korrontzi, Xabier Zabala, Aitor Furundarena, Xabi Aburruzaga, besteak beste. Gaur egun KHAMI (jazz musika eta musika tradizionala uztartzen ditu) Alberto Urrechoren Soinuaren Bidaia proiektuan, German Ormazabal.
2012an Bratislava Symphony Orchestrarekin TXISTU SYMPHONIC argitaratu ondoren, 2021ean Euskadiko Orkestrarekin GUTIZIA CD bikoitza argitaratu zuen. Bertan Txistua eta Orkestrarako lan berriak biltzen zirelarik.
2023an Gorka Hermosarekin batera SUSTRAIEN MATXINADA lana aurkeztu du. Carles Benavent eta Tino di Geraldo bezalako musikariekin egindako lan berezia.
Euskal Herriko Txistularien Elkarteko presidentea izan da 2003tik 2010ra bitartean.
2004tik 2022 arte Bilboko Udal Txistulari Bandako zuzendaria izan da. Gaur egun lan-utzialdian dago eta Legebiltzarkidea da bakarlari ibilbidearekin uztartzen duelarik. Euskalherriko Adiskideen Elkarteko kidea da.
Sarrera doakoa izango da, aretoaren edukiera bete arte. Hori dela eta aretoko ateak 12:00etan irekiko dira eta kontzertua hasten denean itxi.