pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Urriaren 16an, “ate irekiak” Nerabeentzako Zerbitzuan
12
Urr
2024

Urriaren 16an, “ate irekiak” Nerabeentzako Zerbitzuan

Goizean, 12 urteko gazteak eta arratsaldean, DBHko ikasleen gurasoak

 

Ikasturte berriarekin batera, Legazpiko udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen zerbitzuak nerabeak eta gurasoak gonbidatzen ditu Nerabeentzako Zerbitzua ezagutzera emateko antolatutako “ate irekiak” saioetan parte hartzera.

Horrela, gaur urriaren 16an goizean, eskola-ordutegian, DBH-ko 1. mailako ikasleek, irakasleekin batera, lanean ari diren profesionalak eta zerbitzuaren funtzionamendua ezagutzeko aukera izango dute. 10:30ean Haztegi ikastola eta 11:30ean Olazabal institutua.

Arratsaldean, 18:00etan Gazte-txokoan, DBH-ko ikasle guztien, hau da, 1. mailatik 4. mailara bitarteko ikasleen gurasoen txanda izango da. Gertutik ezagutuko dute eskaintzen den zerbitzua eta nerabeak dauden tokietan eskaintzen dela, hau da, Gazte-txokoan, kalean eta sare sozialetan.

 

Gogora ekarri nahi dugu 11 eta 17 urte bitarteko nerabeei zuzendutako zerbitzu sozio-hezitzailea dela. Gazteek aukera paregabea dute euskaraz modu aktiboan parte hartzeko, aisialdiaz gozatzeko eta lagunekin egoteko.

Behean zehazten dira batetik, gurasoei arreta emateko ordutegia eta, bestetik, eremu bakoitzean nerabeei arreta emateko ordutegia:

 

Gurasoentzako arreta:

Asteazkenetan 11.00 – 13.00

 

Nerabeentzako arreta:

 

  • Gazte-txokoan

Asteazkena eta osteguna   17.00-19.30

Ostirala, talde proiektua      14.00-17.00

Larunbata eta igandea        17.00-20.00

 

  • Kalean

Asteazkena      14.00-14.45

Osteguna          16.00-17.00

Ostirala             18.00-19.00

Larunbata         16.00-17.00

Igandea             16.30-17.00

 

  • Sare sozialetan

Asteazkena       16.15-17.00

Osteguna          15.30-16.00

Ostirala             17.00-18.00

Larunbata         15.30-16.00

Igandea            16.00-16.30

 

 

Albiste guztiak