Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, haize zakarraren arriskuari aurre egiteko eta eragin ditzakeen ondorio negatiboak prebenitzeko edo arintzeko, herritarrei ondorengo gomendioak luzatzen dizkie: ateak ixtea, leihoak eta olanak ziurtatzea, eta loreontziak eta kalera eror daitezkeen objektu guztiak kentzea. Gainera, Legazpiko Udalak ere gomendatzen du Agirre Etxeberri, Mirandaola eta Urtatzazar parkeetatik ez paseatzea eta azken horretan ibilgailurik ez aparkatzea.
Bidaiatzea beharrezkoa den kasuetan, komeni da errepideko joan-etorriak saihesten saiatzea eta, nolanahi ere, kontu handiz ibiltzea. Haize gogorren intentsitatea dela-eta sor daitezkeen mareek eta olatuek eragin ditzaketen lekuetatik aldentzea, eta inola ere uretako kirolik ez egitea.
Jarraitu eguneratutako iragarpenak EUSKALMETen
Larrialdietan, deitu 112ra