pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

“Love Never Dies (Maitasuna ez da inoiz hiltzen)” Musikalak emango dio hasiera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloari
10
Urr
2024

“Love Never Dies (Maitasuna ez da inoiz hiltzen)” Musikalak emango dio hasiera Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloari

Urriaren 16an, asteazkena, 18:30ean Kultur Etxeko Areto Nagusian

 

 

Urriaren 16ko Love Never Dies musikalaren emanaldiarekin emango zaio hasiera ikasturte berri honetako Musika eta Arte Eszenikoak DVDan zikloari. Saio bakarrean eskainiko da Kultur Etxeko Areto Nagusian, 18:30ean hasita.

Love Never Diesmusikal erromantikoa da, Andrew Lloyd Webber musikagilearena. Egile beraren El fantasma de la ópera musikalaren ondorengoa da. Musikalean kontatzen dena 1907an gertatzen da, Lloyd Webberren dioenez, “jatorrizko El fantasma de la ópera musikala bukatu eta hamar bat urte igaro ondoren, jatorrizko eleberrian kontatzen dena 1881ean gertatzen den arren”.

Lloyd Webber musikagilea 1990ean hasi zen Love Never Dies lantzen baina 2007an hasi zen musika idazten. Musikala Londoneko West End auzoko Adelphi antzokian estreinatu zen 2010eko martxoaren 9an.

Ikuskizuna honela hasten da: enpresari misteriotsu batek Christine Daaé aktorea kontratatzen du Coney Islanden kokatutako atrakzio berria den Phantasma izenekoan abestu dezan. Christine, Raoul bere senarrarekin eta Gustave semearekin Brooklynera doa…. bera kontratatu duena “Mamua” dela jakin gabe; Mamuak konplexu turistikoan agertzea erabaki du.

 

Iraupena:121 min.

 

Eskainiko den lanaren nondik norakoak biltzen dituen esku-orria areto sarreran izango da.

Albiste guztiak