Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu gaur, urriak 10, eta Udalak honekin bat egingo du eraikina berdez jantziko delarik.
Osasun Mentalaren Munduko Egunari buruzko sentsibilizazio-ekintzak lan-eremuan osasun mentala lehenestearen garrantzian oinarrituko dira aurten, lanean osasun mentala zaintzeko beharra aldarrikatzeko eta kolektiboko pertsonen laneratzea sustatzeko batez ere.
Osasun mentalak pertsona guztiei eragiten digu zeharka, adinaz, jatorriaz eta abarrez harago. Buruko gaitzen bat duten pertsonek zaintzeaz gain, guztiok hartu behar dugu kontuan.
Hain zuzen ere, OMEk ohartarazi du 4 pertsonatik 1ek nahasmendu mentalen bat izango duela bizitzan zehar.