pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Trebatuk irtenbidea eman nahi dio lehen sektorean dagoen belaunaldi-errelebo ezari
14
Urr
2024

Trebatuk irtenbidea eman nahi dio lehen sektorean dagoen belaunaldi-errelebo ezari

Proiektu hau lehen sektorean ekin nahi duten pertsonei zuzenduta dago

 

Ostegunean Trebatu proiektua aurkeztu zen, lehen sektorean beren proiektu profesionala garatu nahi duten ekintzaileei zuzendutako ekimena. Trebatu ekimenaren helburu nagusia da belaunaldien arteko errelebo ezari aurre egitea. Programa honek lehen sektorean ekin nahi duten pertsonak, errelebo bila dabiltzan ustiategiekin lotzen ditu. Horrela, Trebatuk lehen sektorea indartu nahi du, tokiko elikagaien ekoizpena bultzatuz eta sektorearen epe luzerako bideragarritasuna bermatuz. Ekimen hau, hainbat euskal erakundeen arteko elkarlanaren emaitza da: Landaola, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Lurgintza, Abelur, Elika Fundazioa, Hazi, Lanbide, Etorlur eta Fraisoro Eskola. “Gero eta ustiategi gutxiago ditugu Gipuzkoan. Honen arrazoi nagusia da ustiategiek euren jarduerekin jarraituko duenik ez dutela. Trebatu proiektuarekin, egoera horri buelta bat eman nahi diogu, lehen sektorean ekin nahi duten pertsonak errelebo bila dabiltzan ustiategiekin lotuz” adierazi du Edurne Matiasek Landaolako ordezkariak.

 

Trebatu proiektuak, lehen sektorean beren proiektu profesionala garatu nahi duten ekintzaileei (Trebalariak), bi urtez, beren ideia edo proiektua frogatu eta garatzeko aukera ematen die nekazaritza lanean aritzeko guneetan (Trebatze guneak). Eredu honek aukera ematen die lehen sektoreko profesional berriei jada ezarrita dauden ustiategietan euren proiektuak probatzeko. Xabier Arrutik, Lurralde Oreka Berdeko diputatuak, horrelako ekimenak instituzioetatik bultzatzeak lehen sektorearen belaunaldi erreleboa bermatzeko duen garrantziaz hitz egin du. Ildo horretan, beste eragile batzuen erantzukizuna eskatu du, hala nola enpresarena edo gizartearena. Hala, ondorioztatu du “guztion esku dagoela lehen sektorearen etorkizuna sendotzea, funtsezkoa baita bere jarduera elikadura jasangarria eta Gipuzkoako lurralde-oreka berdea bermatzeko, klima-aldaketa bezalako erronken aurrean”.

 

Trebatu proiektuaren zutabe nagusietako bat, Trebalariek jasotzen duten formakuntza integrala da. Programak, prestakuntza teorikoa eta praktikoa uztartzen ditu, eta horrek bermatzen du ekintzaileek euren proiektuak garatzeko beharrezko ezagutza tekniko eta praktikoak eskuratzea. Honi esker, Trebalariak lehen egunetik prest egongo dira lehen sektoreko erronkei aurre egiteko. “Trebatuk laguntza handia eman dit nire proiektu profesionala garatu ahal izateko. Alde batetik lursaila eskaini dit beharrezko landaketak egin ahal izateko, eta, bestetik, formakuntza teoriko-praktikoa eskaini dit. Nire ustez, prestakuntza beharrezkoa da nire proiektua ekin ahal izateko” dio Usoa Cilvetik, Trebatu programako Trebalarietako batek.

 

Lehen edizio honetan, ekimenak zazpi Trebalari ditu, eta dagoeneko lanean dabiltza beren proiektuak garatzen Gipuzkoako hainbat ustiategietan (Trebatze gune), hala nola, Bidania-Goiatzen, Oiartzunen, Amasa-Villabonan, Astigarragan, Bergaran eta Irunen. Ekintzaile horiek azpisektore desberdinetara zuzentzen diren proiektuak dituzte: Haragitako behiak, esnetarako behiak, lore ekologikoen ekoizpena, hegazti-hazkuntza, frutagintza eta baratzezaintza.

Azpisektore aniztasun horri esker, Trebatuk, belaunaldien arteko errelebo ezari irtenbideak eskaintzeaz gain, tokiko ekoizpena bultzatzen du, garapen jasangarria bultzatuz.


Trebatuk zabalik jarraitzen du, programan parte hartu nahi duten Trebalari eta Trebatze gune berrientzat. Lehen sektorean ekiteko interesa duten pertsonek edo belaunaldi-erreleboaren bidez euren ustiategiei jarraipena eman nahi dieten pertsonek, Trebatu programarekin harremanetan jar daitezke Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. posta elektronikoaren bidez edo 747 473 409 telefono-zenbakira deituz.

 

Proiektuari eta eskaintzen dituen aukerei buruz gehiago jakiteko, webgune ofiziala bisitatu dezakezu: https://trebatu.eus/eu /.

Albiste guztiak