pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

LTDa arazorik gabe ikusi ahal izateko jarduketak
11
Urr
2024

LTDa arazorik gabe ikusi ahal izateko jarduketak

Urriaren 31n amaitzen da eskaerak egiteko epea

 

Gure inguruan belaunaldi berriko (4G eta 5G) telefonia mugikorreko zerbitzua hasi ondoren, lurreko telebista digitalaren (LTD) harreran eragina izan zezaken. Arazo horiek konpontzeko eta telefonia mugikorreko oinarri-estazioak martxan jartzeak LTDari eragiten ez diola bermatzeko, LLEGA700 erakundeak beharrezko jarduera teknikoak egiten ditu LTDko erabiltzaileak hartzeko instalazioetan.
Jarduketa horiek doakoak dira herritarrentzat. LTDaren erabiltzaileek erasanez gero, jarduketak eskatzeko epea sei hilabetekoa da, telefonia mugikorreko estazioak zerbitzuan jartzen direnetik zenbatzen hasita. Epe hori amaitzear dago.

Hala, urriaren 31n amaituko da behin betiko LTDaren erabiltzaileek doako jarduerak eskatzeko epea, 4G eta 5G nodoek eragin ditzaketen kalteak direla-eta.

Gorabeherak konpondu ahal izateko, 900 833 999 doako telefonora deitu beharko da.

Informazio gehiago- Llega700

Albiste guztiak