Gaurtik aurrera futbol eta atletismo taldeek Irene Paredes kirol gunean entrenamenduei berriro ekiteko aukera izango dute. Udalak behin behineko obraren jasotzea egin du; izan ere, gauzak egiteke daude oraindik, hala nola atletismo-pista margotzea eta argiztapena ezartzeko sistema jartzea, zein kirol gunea kiroldegitik irekitzeko sistemak ere jartzea. Egiteke dauden esku-hartze horiek ez dute inolako eraginik kirol-praktikarekin eta ahalik eta azkarren osatuko dira. Obraren bermea 7 urtekoa da.
Era berean, datozen asteetan harmailetako eserlekuak berrituko direla iragarri nahi dugu.
Asko sentitzen ditugu, bai kirolari baita senideei ere sortutako eragozpenak. Era berean, prozesu honetan klubekin izandako etengabeko komunikazioa nabarmendu eta eskertu nahi dugu. Udalak enpresa esleipenduna zigortuko du atzerapenengatik, eta kirolariak beste udalerri batzuetara garraiatzeko gastuak erreklamatuko dizkio kalte-galerengatik; Udalak berak ordainduko ditu gastu horiek.
Ez da hasiera erraza izan kirol talde hauentzat baina aurrerantzean arrakastarik handiena izatea espero dugu.