pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko mintzalagunean izena emateko epea irekia dago
10
Urr
2024

Legazpiko mintzalagunean izena emateko epea irekia dago

Talde txikietan elkartzen dira astean behin, ordubetez, euskaraz hitz egiteko

 

Legazpiko mintzalagunak hasi dira elkartzen ohitura duten bezala, eta gonbidapena luzatu dute inork interesik balu, izena eman dezan. Lauzpabost laguneko taldeak izaten dira eta kideen beharrak eta nahiak kontuan hartzen dira taldeak osatzeko. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, baina gutxieneko maila behar da saioetan euskaraz aritzeko.

 

Izena emateko:

bete formularioa

843 74 00 90 zenbakira deitu,

edo euskaltegira joan

 

Mintzalagunek asteroko saioez gain, irteerak eta bestelako ekintzak ere egiten dituzte urtean zehar.

Hain zuzen ere, joan den ostiralean azokan erosketak egin ondoren, Telleriarteko Uztarri elkartean bazkaldu zuten lagunartean ikasturteari hasiera ederra emateko.

 

Albiste guztiak