2024ko urriaren 31a izango da Euskara Zerbitzuko ondorengo diru-laguntzak eskatzeko azkeneko eguna:
- “Euskara kanpoan ikasteko eta UEUko ikastaroetan parte hartzeko dirulaguntzak”
- “Errotuluak, irudi korporatiboa eta Web gunea euskaraz jartzeagatik dirulaguntzak”
- “Udalerriko kirol-klubetako entrenatzaile/begiraleak euskaraz prestatzeko gastuetarako dirulaguntzak”
Pertsona juridikoek Udalaren egoitza elektronikoaren bidez egin beharko dute eskaera, “Tramiteen katalogoan” dagokiona aukeratuz.
Pertsona fisikoek egoitza elektronikoaren bidez, sinadura digitalarekin, edo Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztuta egin dezakete eskaera.
Diru-laguntza deialdien oinarriak:
Euskara ikasteko eta establezimenduetarako dirulaguntzak