Datorren larunbatean, urriak 19, Kulturen arteko egunean, seme-alabek eta gurasoek familian elkarrekin jolasteko aukera izango dute, Sorgintxulo aisialdi taldeak gidatuko dituen jolasetan.
Bi txanda antolatu dira: lehenengoan, 17.00etatik 17.45era, HHko 3.mailatik LHko 1.mailara bitarteko haurrentzat eta haien gurasoentzat, aitona-amonentzat, osaba-izebentzat eta zaintzaileentzat. Ezinbestekoa izango da haurrak heldu batekin parte hartzea. Bigarren txandan, 17.45etik 18.30era, LHko 2 mailatik LHko 4.mailara bitarteko haurrentzat. Hemen haurrek elkarrekin jolastu dezakete.
Jolasak Euskal Herria plazan egingo dira, Azokaren aurrean. Eguraldi txarrarekin, Urbeltz pilotalekuan. Beste batzuetan ez bezala, kasu honetan ez da beharrekoa izango aurrez izena ematea.
Jarduera hau Haur eta gaztetxoen aisialdian euskararen erabilera bultzatzeko programaren barruan sartzen da, Udaleko Gazteria, Euskara eta Hezkuntza zerbitzuek antolatzen dutena. Oraingo honetan, Hezkuntza zerbitzuak Hotz Legazpirekin bat egin du eta jolasak eskainiko ditu ordu eta erdiz, gero familian praktikatu dezaten.
Ez galdu familian eta lagunekin euskaraz jolasteko aukera!