pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Udalak Dechoker gailua erosi du eztarrian zerbait trabatu ondorengo itomena saihesteko
05
Urr
2024

Udalak Dechoker gailua erosi du eztarrian zerbait trabatu ondorengo itomena saihesteko

Herriko elkarteek gailu hori eskatu ahal izango dute bazkari/afari herrikoiak egiten dituztenerako

 

Jarduera asko egiten dira urtean zehar Legazpin, eta horien artean herriko elkarteek egiten dituzten ospakizun edo jaietako bazkariak eta/edo afariak daude. Ekitaldi horietan parte hartzen duten pertsonen kopurua kontuan hartuta, eta Legazpiko herritarren segurtasuna eta babesa hobetze aldera, udalak hiru Dechoker gailu erosi ditu, bakoitza adin-tarte bati egokituta.

Eztarrian zerbait trabatuta geratzen denean, lau minuturen buruan, garunak hipoxia jasan dezake, eta horrek garuneko lesio larri bat ekar dezake. Gainera, gaur egun, eztarriko trabatzeak heriotzen laugarren kausa nagusia dira. Egoera horiek saihesteko, Dechoker gailua dago, eztarrian trabatuta geratutako janari, objektu edo likidoa kanporantz xurgatzeko diseinatua. Gailu hori erabiltzeko ez da abdomeneko konpresiorik egin behar eta teknika oso erraz batekin eztarrian trabatuta geratu dena ateratzea lortzen da.

Legazpiko Udalak hiru Dechoker erosi ditu:

  • Haurtxoentzako (12 hilabete - 3 urte)
  • Haurrentzako (3-12 urte)
  • Helduentzako

 

Horiek guztiak Udaltzaingoaren bulegoan daude, eta HERRIKO ELKARTEEK eskuratu ahal izango dituzte.

Urriaren 2an, Zumarragako ospitaleko larrialdietako mediku Noel Realek gailu hori nola erabiltzen den erakutsi zien Legazpiko Udaltzaingoari eta zenbait udal-teknikariri, ondoren ezagutza horiek herritarrei helarazi ahal izateko.

Hala, tokiko elkarteek herri-bazkariak antolatzen dituztenean, Dechoker gailuak eskatu ahal izango dizkiote Udaltzaingoari. Horretarako, elkarteek honako prozedura jarraitu beharko dute:

  • Jarduera egiteko baimena eskatzen dutenean, Dechokerra ere behar dutela jakinaraziko diote dagokion teknikariari.
  • Ekitaldiaren egunean, Udaltzaingoaren bulegoan jasoko dituzte gailuak.
  • Jasotzeko unean, gutxienez elkarteko bi arduradunek gailuen erabilerari buruzko jarraibideak/prestakuntza jasoko dute.
  • Ekitaldira bertaratzen diren guztiek gailua hor dagoela jakitea komeni da, larrialdiren bat gertatuko balitz ere.

 

Albiste guztiak