pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Iraileko datu meteorologikoak Legazpin
04
Urr
2024

Iraileko datu meteorologikoak Legazpin

Batez besteko tenperatura 15,53ºC-koa izan da

 

Goenagako estazio meteorologikoak hilero jasotzen ditu AEMETera (Estatuko Meteorologia Agentzia) bideratzen diren datuak.

Datuen arabera, irailean 101,40 litro erori dira, eta iaz 83,3 litro izan ziren. 1946tik, batez bestekoa 84,24 l da. Azken hamarkada honetan, 88,58 litrokoa izan da batez bestekoa.      

Horrela, irailean 16 egunez euria egin du eta 11 egunetan ihintza izan dugu. Tenperatura maximoa 25ºC-koa izan zen irailaren1ean; minimoa, aldiz, 5ºC-koa izan zen hilaren 13 eta 29an. Iraileko batez besteko tenperatura 15,53ºC izan zen, iraileko batez besteko tenperatura baino txikiagoa (17,31ºC), eta 2020tik 17,92C-tan dago.        

Aurtengoa 2015tik erregistratutako tenperaturarik baxuena izan da.     


Datu orokorrak

Urtarrilean, Goenagan dagoen estazio meteorologikoak (AEMET) jasotako datuak aztertzen dira eta txosten bat argitaratzen da udalaren webgunean. Txosten honen edukia aberasteko, eta datu handiak tratatzeko tresna baten laguntzaz, Goenagako estazio meteorologikoan 1946tik bildutako datuak azter daitezke. Webgunean, halaber, Eustatek gure herriari buruz dituen datuak kontsulta daitezke: biztanleria, demografia, hezkuntza, lan-merkatua, euskara, berdintasuna, errenta eta abar.

 

 

Albiste guztiak