pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Legazpiko mintzalagunek mahai bueltan ekingo diete mintza-saioei
01
Urr
2024

Legazpiko mintzalagunek mahai bueltan ekingo diete mintza-saioei

Partaide berriek izena eman dezakete dagoeneko

 

Mintzalagun ekimena osatzen duten partaideak ostiralean, urriaren 4an, martxan jarriko dira. 11:00etan elkartu eta azokan erosketak egitera joango dira eta, bide batez, bertako baserritarren errealitatea gertutik ezagutuko dute. Eguerdi partean, Telleriarteko Uztarri elkartean, guztien artean otordua prestatu ondoren, bazkari-legea egingo dute.

 

Mintzalagun ekimeneko partehartzaileak, urtean zehar,  lau edo bost laguneko talde txikietan elkartzen dira, euskaraz hitz egiteko. Bost mintzalagun talde daude oraintxe. Batzuk goizez eta beste batzuk arratsaldez aritzen dira, ordubetez. Saioetan parte hartzea doakoa eta boluntarioa da eta, gutxienez elkarrizketa tarte horretan euskaraz aritzeko trebetasuna behar da.

 

Mintzalagun ekimenak euskaraz hitz egiteko aukera ematen du eta euskarazko harreman sarea zabaltzen du. Horrek euskararen erabilpenean ekarpen haundia egiten dio  herriari. Mintzalagunak lagun berrien zain daude eta gonbidapena luzatu diete interesa duten herritarrei parte har dezaten. Horretarako:

Albiste guztiak