pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Animaliak babesteko araudia gogorarazten du Udalak
27
Ira
2024

Animaliak babesteko araudia gogorarazten du Udalak

Katuen Mikrotxip-ak eta esterilizazioa derrigorrezkoak dira

 

Animaliak babesteari buruz indarrean dauden araudiak betetzeak duen garrantziaz sentsibilizatzea eta Legazpiko herritarren artean araudi horien edukia zabaldu nahi du Udalak..

 

2017an animaliak babesteko gure udal-ordenantza onartu zenetik, Legazpiko Udalak HEMI metodoa (harrapaketa, antzutzea, markaketa eta itzulera) inplementatu izan du komunitateko katuekin, eta lan hori Lau Katu animaliak babesteko elkartearekin lankidetzan egin du.Metodo hori beharrezkoa eta funtsezkoa da udalerriko katuen populazioa kontrolatzeko, ugalketa eta nahi ez diren umealdiak saihesteko, animalia horien ongizatea ziurtatzeko eta populazioa murrizteko.

 

Udalerrian egiten ari den kudeaketa eta kontrol horrek onura bikoitza du.Alde batetik, animalien osasun-egoera ona bermatzen da, gaixotasun larriei aurre egiten zaielako, hala nola, piometra, obario polikistikoak, metritisa eta nahi ez diren markaketak.Bestetik, diru publikoaren gastua murrizten da, katu-kopurua gutxitzen delako bai eta haien abandonatze-kopurua ere.Horregatik guztiagatik, beharrezkoa da alderdi guztiok (administrazioak eta herritarrek) indarrean dagoen legeria betetzea, egiten ari garen ahaleginen arrakasta bermatzeko.Hala, herritarren lankidetza funtsezkoa da, eta, beraz, honako hau jakinarazi nahi diegu herritarrei:

 

  • JABE edo ARDURADUN PRIBATUEK dituzten katuek TXIPa izan beharko dute eta ESTERILIZATUTA egon beharko dute.
  • Abandonatutako katuak/umealdiak AURKITZEN BADITUGU edo Udalak kudeatzen ez duen katuen koloniaren bat dagoela jakiten badugu, UDALTZAINGOARI jakinaraziko diogu 943 109662 telefono-zenbakira deituz edo 092 zenbakira, udalerritik deitzen badugu. Udaltzaingoak honako urrats hauek emango ditu:
  • Lau Katu elkartearekin jarriko da harremanetan.
  • Lau Katu elkartea abisua eman duen pertsonarekin jarriko da harremanetan.
  • Animalia harrapatu, esterilizatu eta txipa jarriko zaio.
  • Lau Katu elkarteak animaliaren adopzioa kudeatuko du.

Esan beharra dago, etxeko animaliak babesteari buruzko Euskadiko ekainaren 30eko 9/2022 Legea eta animalien eskubideak eta ongizatea babesteari buruzko estatu mailako 7/2023 Legea onartu ondoren, aldaketa sakon bat eman dela, eta aldaketa horrek zuzenean eragiten dio Udalari eta, oro har, herritarrei.

 

Aldaketa horrek etxeko animaliak (katuak, txakurrak eta hudoak) modu arduratsuan eduki eta hazteari eragiten dio batez ere. Hala, lege berriak honako hau ezartzen du:

 

  • Txakurrak, katuak eta hudoak MIKROTXIP bidez nahitaez identifikatu beharko dira, jaio eta bi hilabete igaro baino lehen.
  • ESTERILIZATU egingo dira, edozein lagapen edo adopzioaren aurretik.Katuen kasuan, jaio eta sei hilabete bete baino lehen.
  • Debekatuta dago txakurren, katuen eta hudoen UMEALDI BERRIAK haztea, baldin eta erregistratutako hazlearen lizentziarik ez bada eta indarren dagoen araudiak eskatzen dituen baldintzak betetzen ez badira.

Esterilizazioa da animalien populazioa kontrolatzeko legez erabil daitekeen metodo bakarra. Legeak erabat debekatzen du eta zigortzen du pozoia botatzea (eragindako pertsonak edo animaliak egon ala ez), horrek arriskuan jartzen duelako tokiko fauna eta etxeko animaliak, eta ondorio larriak izan ditzakeelako osasun publikorako (adibidez, uraren, elikagaien eta abarren kutsadura gurutzatua)eta ekosistemarako.

 

Aldez aurretik, eskerrik asko ulertzen gaituzuelako eta laguntza eskaintzen diguzuelako. Edozein zalantza edo kontsulta izanez gero, jarri zaitezte gurekin harremanetan Udaltzaingoarekin :

Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. 

 

Udalerritik bertatik, Udaltzaingoa: 092
Kanpotik, Udaltzaingoa: 943 10 96 62

Albiste guztiak