Urriaren 2an abiatuko dira berriz ere liburutegiko taldeen saioak. Ikasturte berri honetan saioak asteazkenetan izaten jarraituko dute 11:35ean.
Egun berean, baina 18:00etan izango da ikasturte berriko lehen ipuin kontaketa saioa.
Amaia Elizagoien kontalariak eskainiko du Udal Liburutegian 3-5 urte bitarteko haurrentzat.
Irakurketa Erraza Kluba, helduentzako eta gazteentzako irakurketa talde bat da.
Irakurtzeko ohitura ez duten pertsonentzako edo ulermenarekin edo irakurketarekin arazo ezberdinak dituztenentzako, hain zuzen.
"Irakurketa Erraza" formato berezian idatzitako liburuak irakurtzen dituzte liburutegian bertan.
Urriaren 2an hasi eta azaroaren 27ra arte, 8 astetan zehar, asteazkenetan goizeko 11:35etatik 12:35etara elkartuko da taldea “La Gitanilla” Miguel de Cervantes idazlearen liburuaren irakurketa konpartitu eta gozatzeko.
Liburuak aldez aurretik aukeratu dira eta saioak, Monika Leivak koordinatu eta dinamizatuko ditu, partehartzaileei liburuak irakurtzeko aholku eta jarraibideak emango dizkielarik.
Saioak gazteleraz izango dira.
Izen ematea:
- liburutegian bertan,
- telefonoz: 943 737 186
- emailez : Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
- edo whatsappez: 639 851 172