pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Futbol zelaiaren obraren atzerapena dela eta, garraio-kostuak Udalak bere gain hartzen ditu
25
Ira
2024

Futbol zelaiaren obraren atzerapena dela eta, garraio-kostuak Udalak bere gain hartzen ditu

Arazo honen aurrean, Udala eta Ilintxa elkarlanean ari dira

 

2024ko apirilaren 29an, lehiaketa publikoa egin ondoren, Legazpiko Udalak futbol-zelaiko belarra berritzeko lanak “Obras y pavimentos especiales SA” enpresari esleitu zizkion, eta esleipen horren arabera, egin beharrekoak 2024ko maiatzaren 28an hasiko zirela finkatu zen. Zuinketa-aktaren ondoren, soropila berritzeko lanak amaitzeko eguna ezarri zen: 2024ko irailaren 5a. Kontratuaren prezioa 390.185 eurokoa da, BEZa barne. Udalak Foru Aldundiko dirulaguntza jaso du obra hau aurrera eramateko.

Udal-teknikariek, Kirol zinegotziak, eta alkateak, obraren jarraipen zorrotza egin dute eta, abuztuaren hasieran obrak adierazitako epean amaituko ez zirelaz ohartu ziren.

Enpresak ondorengoa alegatzen du: langileak ez dituela, materialaren ekoizpenean eta jasotzean atzerapenak jasan dituela, eta egiteko gai diren baino obra gehiago egin behar dituztela. Hortaz, gure futbol-zelaiaren egoera berean beste batzuk ere badaude, hauetan guztietan  arduraduna enpresa bera delarik.

Abuztuan bertan, eta gerta zitekeen atzerapena ikusita, Ilintxako presidentearekin jarri zen Udala harremanetan, eta ahal zen guztian laguntzeko prest zegoela adierazi zitzaion. Irailean Ilintxak Oñatiko futbol-instalazioak erabiliko zituela adierazi zuen; horren aurrean, Oñatira joateko erabiliko ziren autobusen kostu guztiak ordaintzeko konpromisoa hartu zuen Udalak, bai entrenamenduetarako, bai instalazio haietan jokatu beharreko partidetarako, Legazpiko futbol-zelaia prest ez dagoen bitartean.

Entrenamenduak hasita, Oñatiko futbol zelaia erabiltzeaz gain inguruko herrietan dauden beste batzuk ere erabili behar izan dira, Antzuolakoa adibidez, eta arrazoi desberdinengatik autobusak kontratatzeko aukera ez da beti suertatu. Hortaz, beste herrietara joateko beraien ibilgailuak erabili behar izan dituzte futbolari eta gurasoek eta egoera honen aurrean ere, Ilintxak eskatuta, bidai hauen kostua beren gain hartzea onartu du Udalak.

Esan bezala, kostu horiek Udalak hartuko du bere gain zuzenean, eta ondoren, horren zenbatekoa enpresa esleipendunari erreklamatuko zaio kalte-galerengatik. Gainera, sektore publikoko kontratuen legean ezarritako atzerapenagatiko zigorrak aplikatuko zaizkio.

Udaletik biziki sentitzen dugu jokalariak, entrenatzaileak eta gurasoak bizitzen ari diren egoera, eta obra honen eguneroko jarraipena egiten jarraituko dugu, Ilintxa klubarekin harreman zuzena mantenduz. Bi erakundeak elkarlanean ari gara egoera honek ahalik eta eragozpen gutxien sor ditzan behar den guztia egiteko.

Albiste guztiak