pulse aquí para ir al facebook del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al twitter del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir a Youtube del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al flickr del Ayuntamiento de Legazpi pulse aquí para ir al instagram del Ayuntamiento de Legazpi

Erreka Eguna: ikusi zein taldetan zauden!
25
Ira
2024

Erreka Eguna: ikusi zein taldetan zauden!

Parte-hartzaileak 9:30etan bilduko dira Euskal Herria Plazan

 

Datorren larunbatean, hilak 28, aurtengo Erreka Eguna izango da.

Parte hartuko duten pertsonei mesedez eskatu nahi diegu 9:30etan ager daitezela Euskal Herria plazan, garbiketa-lanak puntu-puntuan hasteko.

 

TALDEEN ZERRENDAK hemen ikus ditzakezu

72 legazpiarrek eman dute izena errekatik dauden plastiko, burdin,.. eta aurkitzen dituzten trasteak ateratzeko.

Urola ibaia (Saturnino Telleria errotondatik Guriditegiraino) eta Urtatza erreka garbitzeko 7 talde osatu ditugu.

Zein taldetan zauden udal webgunean kontsultatu eta nola joango zaren antolatu.

Eta nola ez, joan-etorriak oinez edo bizikletaz egitera animatu nahi zaituztegu.

 

KONTUTAN HARTZEKOAK

  • Errekaren ertzetan ibiltzeko oinetakoak (katiuskak, mendiko botak…) eraman!
  • Gogoratu zenbait gunetara iristeko garraioa beharko duzula. Taldekideekin garraiobidea adostu. Bizikleta erabili!
  • Izena eman gabe gerturatzen bazara, guri jakinarazi behar diguzu Istripu-aseguruan sartzeko.
  • Erraz hartzeko moduan dagoen zaborra jaso behar da, arriskurik sortu gabe.
  • Hondakinak kolore desberdinetako bi poltsatan bereiziko dira:
    • Horia: plastikozko ontziak, tetrabrik ontziak  eta latak.
    • Grisa: bestelako hondakinak
  • Garbiketa-lanak 12:00etan emango ditugu bukatutzat.
  • Ondoren hamaiketakoa egongo da!
  • Eskuzorroak jaso eta garbitu egingo dira, hurrengo urteetan berriro erabiltzeko asmoz.

Albiste guztiak